Programak

BASO BIZTANLEAK GARA

Eskolei zuzendutako Ingurumen Hezkuntzako programa. Zenbait gaitan dago zentratuta:

  • Ingurumena.
  • Kulturaren ezagutza.
  • Euskararen erabilera dimentsio guztietan.
  • Inguru honetako geografia eta historia.
  • Inguru naturala ingurumenaren ikuspuntutik, eta bizimodua.
  • Era berean, eskola-umeen beharrizanei erantzuten die, euren garapen afekti-boan, fisikoan eta harremanetan, ikasketa dibertigarri eta praktikoaren bitartez. I. Goikuria aterpetxea Sarrian (Araba) dago.

PDF deskargatu

SARRIABENTURA

Gelako ikasleentzat abenturaz beteriko irteera bat antolatu nahi baduzue, hona hemen antolatu daitezkeen jarduera sorta zabala:

Helburuak:

  • Osasuna bere osotasunean ulertzea eta zaintzea.
  • Inguruak ematen dizkigun aukeraz baliatuz eta ingurumen-inpaktu txikia duten, natura inguruneko jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak aztertu, diseinatu, antolatu eta horietan parte hartzea.
  • Natura bere horretan mantentzen laguntzea.
  • Jarduerak, jolasak eta kirola egitean, errespetuz jokatzeko, talde-lanean aritzeko eta kiroltasunez jarduteko trebetasunak eta jarrera izatea, bakoitzaren kultura-, gizarte- eta trebetasun-desberdintasunak kontuan hartu gabe.

Programa Sarriako Goikuria aterpetxean garatzen da.

PDF deskargatu

BERDINTASUNAREN BIDEAN

“Berdintasunaren bidean” programak heziketa- esperientzian jarduten du, haurrek sexuen berdintasuna barnera dezaten eta beti ere ardatz hauen eskutik; elkarbizitza, gatazken konponketa, parte hartzea eta baterako hezkuntza. Lehen Hezkuntzako 3. Ziklo eta Bigarren Hezkuntzako 1. Zikloko ikasleei zuzendua dago eta hiru eguneko iraupena izango du.

Programa  hau Arrate aterpetxean garatzen da.

PDF deskargatu

MARINELA NAIZ

Trinkete Etxea aterpetxea Lekeitio udalerri zoragarriaren erdialdean dago. Lekeitioko aterpetxeak hainbat gairi buruzko ikastaroak eskaintzen ditu, 1 eta 5 egun bitarteko egonaldietan:

  • Arrantza. Itsas eskola, arrantzaren mundua eta bere ingurua; teknika eta ogibideak, lehengo eta oraingo ekonomia-eragina.
  • Historia. Gure herriaren historiaz jabetzea eta bizitzea, portuak Lekeition izan duen eragina.
  • Kultura, ohiturak eta euskara. Ohiturak ikertzea eta haietaz gozatzea, gure kiroletaz jabetzea eta haietan aritzea, gure kultura ikastea eta bizitzea…

PDF deskargatu

ABENTURA LEKEITION

Trinkete aterpetxea Lekeitio herri ederraren erdigunean dago. Bertan, ikastetxeentzat bereziki  diseinatutako jarduera-programak dituzten egonaldiak eskaintzen dira, egun bat eta 5 egun bitarteko iraupenarekin.

  • Arrantza. Itsas eskola, arrantzaren mundua eta beraren testuingurua; teknika eta lanbidea; beraren eragina iraganeko eta oraingo ekonomian.
  • Kultura, ohiturak eta euskara. Ezagutu, praktikatu eta haietaz gozatu.
  • Abentura: jarduera fisikoak, ludikoak eta kirolekoak itsasoan eta mendian  egitea.

PDF deskargatu

MENDIZAINAK GARA

Arantzazuko aterpetxea Oñatitik 10 km-ra dago. Arantzazuko Parke Natural ikusgarriaren erdigunean kokatzen da eta Donostia, Gasteiz eta Bilbotik ordu betera dago.

Aterpetxean, 56 lagunentzako tokia dago, 4 eta 12 oheko logeletan banatuta.

Natura eta mendizaletasunarekin lotura dituzten programak eskaintzen ditugu  heziketa zentroei, Arantzazuko parke naturalaren elkarlanean

PDF deskargatu