Programak

BASO BIZTANLEAK GARA

Eskolei zuzendutako Ingurumen Hezkuntzako programa. Zenbait gaitan dago zentratuta:

  • Ingurumena.
  • Kulturaren ezagutza.
  • Euskararen erabilera dimentsio guztietan.
  • Inguru honetako geografia eta historia.
  • Inguru naturala ingurumenaren ikuspuntutik, eta bizimodua.
  • Era berean, eskola-umeen beharrizanei erantzuten die, euren garapen afekti-boan, fisikoan eta harremanetan, ikasketa dibertigarri eta praktikoaren bitartez. I. Goikuria aterpetxea Sarrian (Araba) dago.

PDF deskargatu

SARRIABENTURA

Gelako ikasleentzat abenturaz beteriko irteera bat antolatu nahi baduzue, hona hemen antolatu daitezkeen jarduera sorta zabala:

Helburuak:

  • Osasuna bere osotasunean ulertzea eta zaintzea. Hau da, osasunaren ezaugarri guztiak kontuan hartzea (biologikoak, bioenergetikoak, emozionalak, psikologikoak, dietetikoak eta higienikoak), eta horrez gainera,arnasketa eta erlaxazio teknikak nahiz segurtasun-neurriak ezagutzea, bizi-kalitate onaz gozatzeko.
  • Errendimendu motorraren aukerak handitzeko, osasun-egoera fisikoa hobetzeko eta gorputzaren doitze-, menderatze- eta kontrol-funtzioak perfekzionatzeko lanak egitea, eta zeregin horretan nork bere burua behartzeko jarrera hartzea.
  • Inguruak ematen dizkigun aukeraz baliatuz eta ingurumen-inpaktu txikia duten, natura inguruneko jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak aztertu, diseinatu, antolatu eta horietan parte hartzea.
  • Natura bere horretan mantentzen laguntzea.
  • Jarduerak, jolasak eta kirola egitean, errespetuz jokatzeko, talde-lanean aritzeko eta kiroltasunez jarduteko trebetasunak eta jarrera izatea, bakoitzaren kultura-, gizarte- eta trebetasun-desberdintasunak kontuan hartu gabe.

PDF deskargatu

BERDINTASUNAREN BIDEAN

“Berdintasunaren bidean” programak heziketa- esperientzian jarduten du, haurrek sexuen berdintasuna barnera dezaten eta beti ere ardatz hauen eskutik; elkarbizitza, gatazken konponketa, parte hartzea eta baterako hezkuntza. Lehen Hezkuntzako 3. Ziklo eta Bigarren Hezkuntzako 1. Zikloko ikasleei zuzendua dago eta hiru eguneko iraupena izango du.

Helburuak:

  • Sexua dela eta ematen den desparekotasun egoeretan sentsibilizatu eta horri aurre egiteko tresnak eskaini.
  • Emakumeen jakintza eta gizateriaren garapenean izan duten ekarpen soziala eta historikoa ezagutu.
  • Sexuaren arabera ezartzen diren estereotipoak, aurreiritziak eta eginkizunak aztertu.
  • Gatazken ebazpenerako biolentziarik gabeko metodoak erabiliz emakumeen kontrako biolentzia prebenitu.

PDF deskargatu

MARINELA NAIZ

Trinkete Etxea aterpetxea Lekeitio udalerri zoragarriaren erdialdean dago. Lekeitioko aterpetxeak hainbat gairi buruzko ikastaroak eskaintzen ditu, 1 eta 5 egun bitarteko egonaldietan:

  • Arrantza. Itsas eskola, arrantzaren mundua eta bere ingurua; teknika eta ogibideak, lehengo eta oraingo ekonomia-eragina.
  • Historia. Gure herriaren historiaz jabetzea eta bizitzea, portuak Lekeition izan duen eragina.
  • Kultura, ohiturak eta euskara. Ohiturak ikertzea eta haietaz gozatzea, gure kiroletaz jabetzea eta haietan aritzea, gure kultura ikastea eta bizitzea…

PDF deskargatu

ABENTURA LEKEITION

Trinkete aterpetxea Lekeitio herri ederraren erdigunean dago. Bertan, ikastetxeentzat bereziki  diseinatutako jarduera-programak dituzten egonaldiak eskaintzen dira, egun bat eta 5 egun bitarteko iraupenarekin.

  • Arrantza. Itsas eskola, arrantzaren mundua eta beraren testuingurua; teknika eta lanbidea; beraren eragina iraganeko eta oraingo ekonomian.
  • Kultura, ohiturak eta euskara. Ezagutu, praktikatu eta haietaz gozatu.
  • Abentura: jarduera fisikoak, ludikoak eta kirolekoak itsasoan eta mendian  egitea.

PDF deskargatu