Pribatutasun politika eta legezko abisua

DOMINIOAREN TITULARRAREN IDENTIFIKAZIOA

Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoan jasotako informazio-betebeharra betez, jakinarazten dizugu:

Domeinuaren titularra SUSPERGINTZA Esku-hartze Sozialerako Elkartea da, helbidea Bilbon duena, Simon Bolibar kalea 8B, G48264030 IFK zenbakiduna eta AS/B/01018/1988 zenbakiarekin dagoen erregistratuta Euskadiko Fundazioen Erregistroan. Telefonoa, 944008060 eta harremanetarako posta elektronikoa, lopd@suspergintza.net.

PRIBATUTASUNA ETA INFORMAZIOAREN TRATAMENDUA

INFORMAZIORAKO ESKUBIDEA

De acuerdo con lo dispuesto por el artículo 11 de la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales y el artículo 13 del Reglamento General de Protección de Datos 2016/679 le informamos de:

Arduradunen identifikazioa

Tratamenduaren arduraduna Suspergintza da, abisu honen lehenengo atalean jasotako harremanetarako datuekin.

Tratamenduaren xedeak eta oinarri juridikoa

Xede nagusia

Webgunean aurkituko dituzun formularioen bidez emandako datuak, gure posta elektronikora bidaliko dituzun datuak eta tratamenduaren arduradunarekin harremanetan zauden bitartean sor daitezkeen datuak datu-base batean gordetzen dira, zuk eman bezala; datu-base horren titularra tratamenduaren arduraduna da.

Datuen tratamenduaren xedea hau da: erabiltzailearen eskaera, kontsulta eta komunikazioei modu egokian erantzutea edo kudeatzea. Horretaz gainera, datuok erabiliko dira eskatutako zerbitzuekin lotutako bestelako zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzeko eta erakundeak ondutako ekitaldietara gonbidatzeko, betiere aurretik zuren baimena eman baduzu.

Tratamendu honen oinarri juridikoa tratamenduaren arduradunarekin mantenduko duzun kontratu-harremana izango da, bai eta abisu hau onartzerakoan emandako baimena ere.

Irudien tratamendua

Tratamenduaren arduradunak berak antolatzen dituen izaera publikoko ekitaldiak dokumentatzen ditu arduradunak berak, argazki eta bideoekin, bere hedapen publikorako guneetan, informazioa zabaltzeko asmoz: webgunea bertan, Suspergintza sare sozialetan eta argitalpen propioetan edo prentsan. Atal honi buruzko informazio gehiago biltzen da Suspergintzaren webgunean.

Irudion tratamendua interesdunen baimenarekin legitimatuta dago edota maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoaren 8. Artikuluaren aplikazioagatik, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilari buruzkoa.

  1. Ez dira aintzat hartuko, oro har, legezko kontrako sartzeak, dagokion Aginteak baimendutako edo adostutako legearen araberako jarduerarik, ezta interes historiko, zientifiko edo kultural nabarmen bat dagoenean.
  2. Bereziki,  irudi propioaren eskubideak ez ditu galaraziko:

a) Jasotzea, erreprodukzioa edo edozein medioren bidez egindako argitalpena, kargu publiko bat betetzen duten pertsonak direnean edo ogibide oso ezagun bat edo proiekzio publikokoa dutenean, eta irudia ekitaldi publiko batean edo publikoari irekitako lekuetan hartzen direnean.

b) Pertsona horien karikatura erabiltzea, erabilera sozialaren araberakoa.

c) Gertaera publiko bati buruzko informazio grafikoa, pertsona jakin baten irudia modu osagarrian baino ez bada agertzen.

a) eta b) paragrafoetan jasotako salbuespenak ez dira aplikatuko bere izaeragatik anonimatoa beharrezko den funtzioak betetzen dituzten agintari edo pertsonetan.

Hartzaileen kategoriak

Aurreko xedeak bete daitezen, zure datuetara ondokoek izango dute sarbidea:

  • Tratamenduaren arduradunak zuzendutako eta baimendutako langileek.
  • Beharrezkoak diren hornitzaileek bere eskaera bete dadin.
  • Administrazio publikoek, bere eskumenen esparruan.

Eta zehazki, interesdunak beteko dituen formularioetan zehazten diren hartzaileek.

Informazioa gordetzeko epea

Tratamenduaren arduradunak zure informazio gordeko du klausula onartzerakoan emandako baimena ezeztatzen ez den bitartean.

Eskubideak interesdun gisa

Tratatuko diren datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo aurka egiteko eskubideak dituzu, bai eta tratamendua mugatzeko, datuen eranangarritasuna eskatzeko, erabaki indibidual automatizatuen mende ez izateko eta ematen den baimena ezeztatzeko eskubideak ere.

Eskubide horiek gauzatzeko, idatziz zuzendu zaitezke Suspergintzara, Simon Bolibar 8B, 48010 Bilbao (Bizkaia), telefonoz  944008060 edo mezu elektroniko bidez, lopd@suspergintza.net helbidera, “DATUEN BABESA” testuarekin.

Erreklamatzeko eskubidea

Informazioaren tratamenduari buruzko arauak egoki ezarri direla ezagutzeko eskumena duen organismoa Datuak Babesteko Euskal Bulegoa da, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 7, 3. Solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz.

Interesdunaren betebeharrak

Interesdunak benetako informazio gaurkotua eman beharko du datuen bilketa prozesu guztietan, eta bera izango da betebehar honen urraketaren erantzule bakarra.

Datuak biltzeko formulario hauetan, ezinbestez eman beharreko datuak markatuta daude, interesdunak egiten duen eskaeraren arabera. Datu horiek eman ezean, gerta daiteke jardueran ez parte-hartzea edo zerbitzua ez ematea.

Profilak egitea

Tratamenduaren arduradunaren helburuak betetzeko, eta batez ere arreta pertsonalizatuago bat emateko, erabiltzailearentzat arreta arduratsu eta eraginkorra, batzuetan beharrezkoa izaten da zerbitzuen hartzaileen profilak egitea. Profila ez da inondik ere modu automatizatuan egingo.

ERABILTZAILEAREN BAIMENA

Jakintzat jotzen da erabiltzaileak zehaztutako baldintzak onartzen dituela datuak jasotzeko formulario guztietan dauden “ONARTU” botoia sakatzerakoan edo mezu elektroniko bat bidaltzerakoan.

Datu pertsonalak Suspergintzako administrazio nagusiaren datu basean gordetzen dira, dena dela, neurri tekniko eta antolaketa-neurri guztiak bermatzen ditu tratatutako informazioaren integritatea eta segurtasuna babesteko.

SEGURTASUNA

Datu base orokorrak dagokion segurtasunari buruzko dokumentua biltzen du, eta eskura dituen baliabide tekniko guztiak zehaztu ditu zuk emandako datuak galdu, txarto erabili, aldatu, baimenik gabe erabili eta lapurtuak izan ez daitezen.

Datu pertsonalen tratamendua 3/2018 Lege Organikoan, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoari buruzkoan, eta 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, jasotako araudira egokitzen da.

COOKIEAK ETA DATU ESTATISTIKOEN BILKETA

Erabiltzaile batek webgune honetan egiten duen nabigazioak arrastoa uzten du, Interneteko hornitzaileak izendatutako IP helbidea tarteko.  Helbide hori barruko helburuetarako baino ez da erabiltzen, besteak beste, atariren sarbideari buruzko estatistikak lortzeko. Webgune honen erabilerarako, halaber, posiblea da cookieak erabiltzea. Erabili daitezkeen cookieak ordenagailu (erabiltzaile anonimoa) jakin baten nabigatzaileari lotzen dira, eta ez dute erabiltzailearen daturik ematen. Webgune honek ondoko cookieak erabil ditzake:

  • Analisi cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, gure webgunean erabiltzaileek egiten duten erabilera eta jardunaren neurketa eta analisi estatistikoa egiteko. Horrekin batera, ahalbidetzen dute gure webgune eta aplikazioetako erabiltzaileen   nabigazio-profilak egitea, hori guztia hobekuntzak egiteko xedearekin.
  • Cookie teknikoak: erabiltzaileari ahalbidetzen diote webgunetik nabigatzea eta webgunean dauden aukera eta zerbitzu ezberdinak erabiltzea; tartean, trafikoa kontrolotzea eta datuen identifikazioa, saioa identifikatzea, sarbide mugatuaren zati batzuetara sartzea, eskaera baten erosketa-prozesua gauzatzea, ekitaldi batean izena ematea edo parte-hartzea eskatzea, nabigazioan zehar segurtasun-elementuak erabiltzea edo edukiak biltzea, zabaltzea edota partekatzea.

Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka pantailaren bidez cookieak jaso direla jakiteko eta bere instalazioa disko gogorrean. saihesteko Nabigatzaile guztiek aldaketak egitea ahalbidetzen dute cookien konfigurazioa deskatibatzeko heburuarekin. Doiketa horiek zure nabigatzailearen menuko  “aukerak” edo “preferentziak” ataletan biltzen dira. Jarraian, esteka batzuk zehaztuko dira cookieak desaktibatzeko, nabigatzaile motaren arabera. Jarraibideak aintzat hartzea baino ez duzu.

Halere, jakinarazten dizugu cookie batzuk desaktibatzeak webgune honen nabigazioa edo bertan ematen diren zerbitzuak galarazi edo zaildu dezakeela.

IP HELBIDEEN ERABILERA

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen baliabideen bilaketa errazteko, webgune honetan bestelako webguneen estekak aurki ditzakezu. Pribatutasun politika hau webgune honetan baino ez da aplikatzen. Tratamenduaren arduradunak ez du bermatzen politika hau beste webgune batzuetan ezarriko denik, eta ez da gune honetako esteken bidezko sarbideen erantzule izango.

Halaber, domeinuaren titularra ez da hirugarrenen webguneen legaltasunaren erantzule, zeintzuetatik webgune honetara sartzeko aukera dagoen.

ATARIAREN ERABILERAREN ARAUAK

Atari honetara sartzen dena erabiltzailetzat joko da. Erabiltzaile soila izateagatik erabilera-baldintza guztiak onartzen dira.

OROKORRAK

Debekatuta dago webgune honetan, gure blogetan eta bestelako partaidetza-tresnetan ezer argitaratzea ondoko printzipioen kontrakoak edukiak badira:

  1. Ordena publikoaren, ikerlan penalaren, segurtasun publikoaren eta defentsa nazionalaren babesa.
  2. Osasun publikoaren edo kontsumitzaile edo erabiltzaile izaera duten pertsona fisikoen babesa.
  3. Pertsonaren duintasunarekiko begirunea eta arraza sexu, iritzi, nazionalitate, desgaitasun edo bestelako baldintza pertsonal edo sozialeko arrazoiek eragindako bazterketa ezaren printzipioarekiko errespetua.
  4. Gazteriaren eta haurtzaroaren babesa.
  5. Interesdunaren borondatearen autonomiarekiko begirunea.
  6. Argitaratutakoaren jabetza intelektualarekiko begirunea.
  7. Orokorrean, indarrean dagoen legalitatearekiko begirunea.

PARTIKULARRAK

Erabiltzaileak bere gain hartuko du atariaren erabileraren ardura. Ardura hori zerbitzu eta eduki batzuetara sarbidea izateko beharrezkoa den izen ematera zabalduko da.

Izen emate prozesuan, erabiltzailea benetako eta legezko informazioa ematearen erantzulea da. Domeinuaren titularrak bere webguneen eta partaidetza-tresnen bitartez eskainiko dituen eduki eta zerbitzuen erabilera egokia egiteaz konprometitzen da erabiltzailea; enuntziazio-izaerarekin baina ez murritzailearekin, horretaz gainera, ez ditu hauetarako erabiliko:

  • Kalteak eragiteko tratamenduaren arduradunaren sistema fisiko eta logikoetan, bere hornitzaile edo hirugarren pertsonetan, edo sarean biru informatikoak zabaltzeko edo kalteak eragin ditzakeen edozein sistema fisiko edo logikoetan.
  • Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoetan sartzen saiatzeko, edo egokia balitz, posta elektroniko horiek erabiltzeko eta mezuak aldatu edo manipulatzeko.

Titularrak iruzkin eta ekarpen guztiak kentzeko eskubidea izango du pertsonaren duintasuna urratzen badute, baztertzaile, xenofobo, arrazista edo pornografikoak badira, pertsonen kontrakoak badira, bereziki gazte eta haurren interesen kontrakoak, ordenaren edo segurtasun publikoaren kontrakoak edo argitaratzeko egokiak ez direnak.

Nolanahi ere, domeinuaren titularra ez da erabiltzaileek foro, txat edo bestelako partaidetza-tresnen bitartez adierazitako iritzien erantzulea.

PASAHITZEN ERABILERA

Eduki batzuetara sarbidea izateko, erabiltzaile kodea eta pasahitza sartu behar dira. Horrelakorik ez baduzu, izena ematean lor ditzakezu.

Jakinarazten dizuegu pasahitzak pertsonalak eta besterenezinak direla. Pasahitz horren erabileratik erator daitezkeen ondorioen arduradun bakarra erabiltzailea da.

Pasahitzei lotutako intzidentziarik egongo balitz, identifikazioaren pantailan agertzen den estekan jasotako argibideei jarraitu.

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Domeinuaren titularra bere webgune guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztien titularra da, bai eta eduki guztiarena ere, hartara, bere edukiaren erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publiko guztia erabat debekatuta dago, erakundearen berariazko baimenik gabe.

ERANTZUKIZUNA

Domeinuaren titularra ez da interferentziek edo telefono-matxurek, sistema elektrikoaren deskonexioek, biru informatikoek, programa gaiztoek edo bere kontroletik kanpo dagoen bestelako faktoreek eragindako kalteen erantzule.

Baldintza hauek urratzen dituztenen kontra, dagozkion legezko ekintzak gauzatzeko eskubidea gordetzen du domeinuaren titularrak.

BALDINTZON ALDAKETAK ETA INDARRALDIA

Suspergintzak baldintza hauek alda ditzake edozein momentutan, aurretik ohartarazi gabe, aldaketak dauden moduan argitaratuz.

EZARRI DAITEKEEN ARAUDIA ETA ESKUMENA

Domeinuaren titularraren eta erabiltzailearen arteko harremana Espainian indarrean dagoen araudiaren arabera erregulatuko da, eta edozein gatazka dagozkion auzitegietan ebatziko da, Bilbon.