Trinkete Hostel-ek (Trinkete Etxea) eremu eta ekipamendu ezin hobea eskaintzen du elkarteentzako, ikastetxeentzako, lagun taldeentzako,familientzako…, itsasotik pauso batera dago eta hondartzatik eta Lekeitioko erdigunetik 10 minutu eskasera.

54 pertsonari ostatua emateko gaitasuna dugu, banaka edo taldean, 2, 4, 5, 6 eta 7 plazatako 12 logelatan, bainugela partekatuekin (gizonentzat eta emakumeentzat bereizita) eta ohe osagarrien aukerarekin (eskaerapean).

Gainera, taberna-jatetxea du alboan, otorduak eta ekitaldiak antolatzeko ezin hobea. Eta eremuko erakundeekin dugun elkarlanaren bidez abentura-jardueren antolaketan eta bisitaldi kulturaletan espezializatuta, zuen egonaldia diseinatzen eta egonaldia esperientzia ezin hobea izan dadin lagunduko dizugu.

Lekeitioko Trinkete Hosteletik lur honetako txoko eder eta zirraragarrienak ezagutzeko irteerak egin eta planifikatu ahal izango dituzu: Lekeitioko alde zaharreko kaleak zeharkatu, Urdaibaiko biosferako erreserba natural ederrak ezagutu edo Bilbo eta Donostiaren moduko hiriak bisitatu, bestek beste.

Guk emango dizugu informazioa. Oso hurbil dago guztia!

Eusebio Mª de Azkue 5

48280 Lekeitio (Bizkaia)

Tel. 94.684.41.75

trinkete@ateri.net

Web Trinkete

Número de registro Turismo: BBI00018

 

Zer egin dezaket Lekeition?

“Marinela naiz” eta “Abentura Lekeition” programetan zure heziketa zentroarekin parte hartzea.

Abentura jarduerak egitea (stand up paddle, surf, canoas) UrLekeitioko gure lagunekin

Santa Katalina Itsasargia bisitatu http://www.faro-lekeitio.com

 

Hezkuntza programa Aventura en Lekeitio.

Jarduera programa Aventura en Lekeitio. Verano y grupos

Hezkuntza programa Marinela naiz.

Zerbitzuak

  • WIFI
  • Sala de estar
  • Aula
  • Canchas deportivas
  • Discapacitados
  • Pensión
  • Lavandería
  • Consigna
  • Ordenadores