Instalazioak aukera asko eskaintzen dituenez, instalazio bikaina da prestakuntza-programetarako, topaketetarako, gizarte eta hezkuntza arloko jarduerak eta abar egiteko.

Olakueta Aterpetxean eskaintzen ditu EDE Fundazioak aisialdirako begiraleak trebatzeko ikastaroak.

Berrizek naturaz eta bertako baserri sendoen ikuspegiaz gozatzeko aukera ematen du herriko auzoak zeharkatuta: Andikona, Eitua, Murgoitio, Okango, Sallobente eta Sarria.

Baseliza ugari dago Berrizen eta landa eremuko euskal arkitekturako baserri liluragarriak ere bai. Garai bateko burdinolak eta errotak ere badira, gaur egun zentral elektriko txiki bihurtuak, eta XX. mende hasierako makineria dute.

Barnetik komunikatutako 3 etxe dira. Hiru talde independentek edo talde handi batek erabil ditzake. Guztira, 76 pertsona sartzen dira.

 

Elizondo plaza 4-5-6
48240 Berriz (Bizkaia)
Telefonoa: 94 402 90 99
Faxa: 94 400 80 61
Helbide elektronikoa: albergues@ateri.net

 

Durangotik 7 km-ra dago Berriz. Bilbotik 35 km-ra. Gasteiztik 28 km-ra. Donostiatik 54 km-ra.

 

Tren-geltokia (Euskotren) instalaziotik 500 m-ra.
Autobusa: Bizkaibus (Bilbo-Ondarroa linea)
Autoz  Bilbo-Donostia errepidetik (N-634) Berrizerako desbideratzea hartuta.

 

Zer egin dezaket Berrizen?

Zure heziketa zentroarekin antolatzen diren hezkuntza programetan parte hartu

Zure talde edo elkartearekin edozein motatako jarduerak antolatu. Instalazio moldakorra, gelak, jardueretarako espazioak eta inguru naturala eskaintzen dizkizugu.

Ibilbide bat egin daiteke, Olakueta herri-ingurunetik abiatu eta landa-eremuko auzoetatik igarota. Berrizek bertako historian ibilbide egitera gonbidatuko gaitu eta ibilbide horretan bisitatuko ditugu ondare historikoko elementuak (Iturzuriaga), tulumuak (Ipiñarrieta), baselizak (Andikona), elizak (San Joan ebanjelaria), dorretxeak (Lariz) eta oinetxeak (Isunza), besteak beste.

Berriz, gainera, kultura aldetik jarduera handiko udalerria da. Herriko festetan ezpatadantzariak (dantza tipikoak) izaten dira, bertsolariak, herri-kirolak, kontzertuak, antzezlanak, idi-probak, askotariko kirol-probak eta abar.

Oiz mendiaren magalean naturaz, gastronomia bikainaz eta eskualdearen, euskararen eta euskal kulturaren historian eginiko ibilbideaz gozatu nahi duenarentzat leku bikaina da Berriz.

 

 

Zerbitzuak

  • wif.png
  • saladeestar.png
  • aula.png
  • deportivas.png
  • discapacitados.png
  • pensioncompleta.png
  • cocina.png