Mañarikua primerakoa da taldeek ostatu hartzeko, batez ere kirol eta kulturaren arloko taldeentzat.

Mañarikua instalazioak egoitza-eremu bat du, egonaldi luzeak egiteko, eta beste bat, aterpetxea, egonaldi laburretarako.

Mota horretako taldeen beharrak asetzeko zerbitzuak eta instalazioak ditu. Askotariko dietetara egokitutako janari-zerbitzua, aisialdirako eta lasai egoteko aretoak, azken belaunaldiko belar artifizialezko futbol-zelaia, Pitch&Putt golfa eta gimnasioa.

Santiago bidearen (Iparraldeko Bidea) ibilbidetik 2 km eskasera dago Mañarikua. Gure aterpetxean atseden hartzeko eta indarberritzeko aukera izango duzu bidearen hurrengo zati zailei ekiteko.

Derion dago Mañarikua, garai bateko seminarioaren eraikinean, Bilboko aireportutik 5 km-ra eta Bilboko erdigunera, autoz, 10 minutuan iristen da. Bizkaiko Teknologia Parkeko (Zamudio) mugan ere badago.

80 lagun har ditzake banakako, binakako eta launakako logeletan banatuta eta komun partekatuak daude emakumezko eta gizonezkoentzat.

Mañarikua Aterpetxean ostatu hartzeko, aterpekide izatearen egiaztagiriren bat, gazte-txartela edo ikasle-txartela aurkeztu behar da edo bestela, ATERIko txartela eduki edo legez eratutako erakundea izan

 Seminario Eraikuntza

48160 Derio (Bizkaia)

Tel:94.403.68.88

manarikua@ateri.net

Web Mañarikua Egoitzak

 

Zer egin dezaket Derion?

Bilbo eta hango leku erakargarri guztiak bisitatzeko leku egoki-egokia da Derio. Aldi berean, landa inguruneko leku batean egongo zara, Gorliz, Sopela eta Getxoko hondartzetatik gertu, tradizio euskalduneko eta nekazaritza-giroko udalerriak (adibidez, Zamudio, Lezama, Larrabetzu eta Mungia) bisitatzeko ere leku egokia da. Garraio publikoaren bidez (trena eta autobusa) oso ondo komunikatuta dago intereseko leku horiekin guztiekin eta hala, zure ibilgailua gure aparkalekuan utzi ahal izango duzu.

Zerbitzuak

  • WIFI
  • Sala de estar
  • Aula
  • Canchas deportivas
  • Discapacitados
  • Pensión
  • Cocina de uso libre
  • Aparcamiento gratuito
  • Lavandería
  • Bus
  • Santiago