Kirolarientzako Fadura egoitza kirolarientzat bakarrik den ostatua da eta inguru egokia eskaintzen du haien kirol ibilbidea kirol-giroan indartzeko; izan ere, instalazioak ditu Hobekuntza Teknikorako Zentroaren eraikinean bertan eta Fadurako kirol-hirian. Hantxe dago egoitza.

Ostatu ezin hobea da txapelketen eta denboraldien aurreko kontzentrazioetarako eta entrenamendu trinkoetarako, gure zerbitzu guztiak kirolarien beharretara egokituta baitauzkagu.

Elikadura da kirolarientzako gai garrantzitsuenetako bat eta horregatik eskaintzen ditugu zenbait zerbitzu: ostatua eta gosaria, mantenu erdia eta mantenu osoa. Menuak kirolarien elikagai-beharretara egokitutakoak izaten dira. Badugu egonaldi luzeak egiten dituztenentzako erabilera indibidualeko sukaldea ere.

Lehen mailako kirol-instalazioak ditugu eraikinean bertan: gimnasioa giharrak lantzeko edo entrenamendu kardiobaskularretarako eta askotariko kiroletarako pista estalia, taldeko kiroletarako (saskibaloia, eskubaloia, areto-futbola, boleibola…) aukera ematen duena eta saskibaloiko eta boleiboleko bi kantxa aldi berean eta bereizita erabiltzeko aukera ere badago.

Fadurako kirol-instalazioetan (egoitzaren kanpoaldean): Atletismoko pista; igerileku estaliak (50 m eta 25 m); kiroldegi estalia zurezko lurrarekin; errugbi-zelaia, belar naturalezkoa eta belar artifizialezkoa entrenatzeko; belarretako hockeyrako zelaia; bi pilotaleku luze (zesta eta pala), labur bat eta trinketeko bat; padeleko pista estaliak eta irekiak; belar artifizialeko hiru futbol-zelai eta belar naturaleko bat; teniseko 6 pista estali (pista azkarra) eta 6 pista ireki; kirol anitzetarako pista irekiak (saskibaloia, eskubaloia eta areto-futbola). Belar artifizialeko zelai bat, erabilera anitzekoa (futbola, errugbia, beisbola…) eta belodromoa.

Kirolariek aurrez erreserba eginda goza dezakete instalazioez.

32 logela ditu kirolarientzako, desgaitasunak dituztenentzako bi barne. Logelak banakakoak, binakakoak, hirunakakoak eta 4-6 pertsonakoak izan daitezke eta denek dute barruan komuna.

Egoitza Bizkaiko Getxo udalerrian dago, kirol-ingurune batean, jende asko pilatzen den lekuetatik urruti eta hondartzetatik eta egonaldi lasaia egiteko espazioetatik gertu.

Bilbora errepidez (autobidean 15 minutu), autobusez edo metroz (20 minutu) joan daiteke bertatik.

Bilboko nazioarteko aireportua 15 minutura autobidez.

Santander, Donostia eta Gasteiz ordubetera errepidez.

 

 

Los Chopos Etorbidea, 64, bigarren solairua

CPT Eraikuntza Fadura

48991 – GETXO (Bizkaia)

Telf: 946579850

fadura.ateri.net        fadura@ateri.net
Facebook: Residencia para Deportistas Fadura           Twitter: @Resi_Fadura

Zerbitzuak

  • WIFI
  • Sala de estar
  • Aula
  • Canchas deportivas
  • Discapacitados
  • Pensión
  • Cocina de uso libre
  • Aparcamiento gratuito
  • Lavandería
  • Bus