Sarriako (Zuia) Goikuria aterpetxetik ezagutu dezakezu Gorbeia parkeko ondare natural eta kultural bikaina. Euskal Autonomia Erkidegoko parkerik zabalena da eta altxor natural eta kultura ugari ditu gordeta: flora, fauna, formazio geologikoak, paisaia eta Parkea eta haren ingurua osatzen duten herriak.

Aterpetxeak taldeen egonaldietarako pentsatutako instalazioak ditu. Badu kanpoan jarduerak egiteko lursail zabal bat ere, kanpatzeko ere aukera ematen duena.

64 lagun  har ditzake bi logela handitan banatuta eta komun partekatuak daude emakumezko eta gizonezkoentzat. Etxe osoa erreserbatzen da, talde bakarrarentzat.

Sarria-Markina errepidea 3 (Sarria)
01130 Zuia (Araba)
Telefonoa: 94 402 90 99
Faxa: 94 400 80 61
Helbide elektronikoa: albergues@ateri.net

Sarrian, Murgiatik 1,5 km-ra. Sarriara iristean, jarraitu Markinarako errepideari. Azken etxearen irteeran dago.

Bilbotik 40 km-ra.
Gasteiztik 25 km-ra.
Donostiatik 125 km-ra.

Zer egin dezaket Sarrian?

Aterpetxeak aisialdiari, kulturari eta naturari lotutako programak eskaintzen ditu, ikastetxeentzat eta mota guztietako elkarte eta taldeentzat neurria diseinatuta.

Gainera, udalekuetarako eta udako kanpaldietarako instalazio eta inguru ezin hobea da.

Handik 3 km eskasera dago Gorbeiako interpretazio-zentroa eta parke naturalerako sarrera. Bide-sare zaindua du eta baditu Parkeko balio naturalak eta kulturalak ezagutzeko aukera ematen duten inguruak ere.

Gainera, Gorbeialdeko kuadrillako turismo-bulegotik abiatuta, bada eskualdeko udalerriak eta intereseko guneak ezagutzeko bisita gidatua egiteko aukera ere.

Sarriabentura. 2018-19

Baso biztanleak gara. 2018-19

Zerbitzuak

  • Aula
  • Canchas deportivas
  • Pensión
  • Cocina de uso libre
  • Zona de acampada
  • Aparcamiento gratuito
  • Bus