Arrate Aterpetxea Eibarko hiri-erdigunetik zortzi kilometrora dagoen udal-ekipamendua da eta 719 metro koadro ditu, honela banatuta:

Beheko solairua: harrera/bulegoa, Gerra Zibilaren garaiko Eibarko frontearen interpretazio-zentroa, komunak (gizonezkoentzat, emakumezkoentzat eta ezinduentzat), mugikortasun murriztuko pertsonentzako gela, ikastaroetarako eta prestakuntzarako aretoa, sukaldea eta jangela. Lehen solairua: begiraleentzako/irakasleentzako bi logela (bi eta hiru ohekoak), elkarren gaineko oheak dituzten bi logela (berrogeita zortzi lagunentzat), dutxak, komunak.

 

“Armagileen hiria” esaten zaio Eibarri, baina Eibarko industria-jarduera ez dago armetara mugatuta, beste jardueren jatorria hori izan arren. Orbea, Lambretta, Alfa eta BH (bizikletak, motorrak,josteko makinak) izenak ere belaunaldi askotako jendearen gogoan daude.

Arrate Aterpetxean ostatu hartzeko, aterpekide izatearen egiaztagiriren bat, gazte-txartela edo ikasle-txartela aurkeztu behar da edo bestela, ATERIko txartela eduki edo legez eratutako erakundea izan

 

Arrate Balle Auzoa
20600 Arrate

Gipuzkoa

Telf.: 944029099

albergues@ateri.net

 

Zer egin dezaket Eibarren?

Kulturaren eta kirolaren inguruko jardueren ugaritasunagatik da Eibar aipagarria. Portalea kultura-etxe interesgarrian kalitatezko erakusketa asko izaten da, Eibarko Hezkuntza Esparruan ere jarduera ugari antolatzen dute antzerkiaren inguruan eta Unbe kirolguneak ere aukera pila bat eskaintzen ditu. Eibarren dauden askotariko zentro eta jardueren adibide batzuk besterik ez dira horiek.

Arrateko Ama Birjinaren santutegia leku enblematikoa da eibartar guztientzat eta, oro har, eskualdeko herritarrentzat. Badira santutegiaren inguruko XIII. mendeko lekukotzak. Ondare arkitektonikoari lotuta, hor ditugu, halaber, San Andres eliza ederra edo Unzueta dorretxea, Markeskua jauregia, Aldatze jauregia eta udaletxea bera.

Zure heziketa zentroarekin Berdintasunaren-bidean.-Programa-2018-2019 hezkuntza programa egin.

Bisitatu Armagintzaren Museoa

Bisitatu Gerrako Frontearen Interpretazio Zentroa Arrateko aterpetxean, eta egin Eibarko gerrako frontearen ibilbidea. Horretarako:

Ordutegia: igandetan, 11.30tik 13.30tara.

Prezioak:2 € helduak y 1 € umeak.

Taldeak(Bisitak gidatuak antolatzeko gutxienez 6 pertsona izan behar eta 22 gehienez jota eta prezioa 80 € dira. Bisitek egutegi finkoa daukate eta hilabetean behin, azken igandean, eskaintzen dira.

Bisita gidatua antolatzeko, aste bat baino lehenagoko aurrerapena eskatu behar da. Nola

  • Posta elektroniko baten bitartez, albergues@ateri.net helbide honetara idatziz, izenak, zenbat pertsona etorriko diren eta telefono zenbakia jarriz.
  • Telefonoz, 944-029099 zenbakia erabiliz.

Zerbitzuak

  • Sala de estar
  • Aula
  • Discapacitados
  • Pensión
  • Cocina de uso libre
  • Aparcamiento gratuito